BESTE ZERBITZUAK   

  • ERAIKINEN BIRGAITZE ETA ERREFORMA LANAK: Edozein eraikinen berritze lanak egiten hasi aurretik oso garrantzitsua da arazo, soluzio eta kostuei buruzko informazio guztia oso argi edukitzea. Egin beharreko lanei buruzko erabakia gremio desberdinen esku usten bada, planteatuko dituzten neurri eta aurrekontuen arteko konparaketa ezinezkoa gertatuko da. Beraz, hasiera hasieratik ARKITEKTO INDEPENDIENTE baten iritzia edukitzea oso garrantzitsua da. Kasu bakoitzaren arabera, iritzi hori txosten, aurreproiektu, proiektu edota obra zuzendaritza batetan gauzatu daiteke.
  • ERAIKINAREN ZIURTAGIRI ENERGETIKOA: Datorren araudiaren arabera, energia kontsumoa optimizatzeko, eraikin eta etxebizitza guztiak Ziurtagiri Energetiko bat eduki beharko dute eta edozein hobekuntza planteatzerako garaian, eraikinaren isolamendua guztiz beharrezkoa izango da. Ziurtagiri Energetikoak egiteko baliabide guztiak ditugunez, zerbitzu berri hau eskaintzen dizugu.
  • AHOLKULARITZA ZERBITZUA: Gure aholkularitza zerbitzuaren bitartez, zure eraikinaren edo etxebizitzaren benetazko egoeraren eta beharren buruzko informazio guztia eduki dezakezu. 
  • KUDEAKETA ETA DIRU LAGUNTZEI BURUZKO INFORMAZIOA: Edozein obra egiten hasi aurretik, eman beharreko pausu eta egon daitezkeen diru laguntzei buruzko informazio guztia emango dizugu.
  • ERAIKINAREN LIBURUA ETA ERABILERA ETA MANTENTZE GIDALIBURUA: Eraikinaren Liburua duten etxebizitzen jarraipena egiten dugu eta ez dutenen kasuan, akatsak zuzendu eta hortik aurrerako mantentze lanen gidaliburu bat presta dezakegu.
  • TXOSTENAK, ZIURTAGIRIAK, e.a.