EIT: ZER DA?

EITak (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) eraikin baten egoera orokorra ezagutzeko teknikari batek (Arkitektoa izatea gomendatzen da) egiten duen IKUSKAPEN TEKNIKO bat da eta eraikinaren egoera eta hartu beharreko neurriak jasotzen dituen TXOSTEN batetan gauzatzen da. HIRU ZATI ditu:  

A) Eraikinaren egoera:

  1. Mantenimendu faltak, akatsak, eta barrutik edo kanpotik sortutako kalteen identifikazioa. Eraikinaren estalkia, egitura, fatxadak eta uraren horniketa eta saneamendu sareak aztertzen dira.
  2. Eraikinaren egungo egoeraren aurre diagnosia. 
  3. Lesio eta kalteen sailkapena eta egin beharreko lanen aurreikuspena.
  4. Lesio eta kalteen garrantziaren azterketa eta konpontzeko hartu beharrezko neurriei buruzko irizpena.               

B) Irisgarritasunaren azterketa.

C) Ziurtagiri Energetikoa.


DERRIGORREZKOA AL DA?

Arau ezberdinen arabera ("Informazio gehigarria"n ikus daitezke), EITa egitea derrigorrezkoa da 50 urte baino gehiago duten eraikinetan eta, oraindik adin hori bete ez dutenen kasuan, eraikinaren birgaitzerako diru laguntza publikoak eskatu nahi dutenentzat. 

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Begiratu "INFORMAZIO GEHIGARRIA" horria